Inbertsio Sozial Arduratsua
es|eu

Mundualdatu

Etorkizuna hartan sinesten dutenena delako, ehun urte baino gehiago daramatzagu haietan inbertituz.

Mundualdatu BBK-ko "inbertsio sozial arduratsu" / "Arrisku-Kapital Soziala"-ren programa bat da, enpresa berritzaile eta/edo oinarri teknologikoa dutenak bere hasierako faseetan inbertitzen duena.

Mundualdatu ekimena sozialki arduratsua den inbertsio-programa da, enpresa berritzaileetan edota oinarri teknologikoko enpresetan inbertitzen duena hasierako faseetan.

Proiektua garatzeko finantza-euskarria behar duten proiektuek, kapitalean inbertitu ahal izango dira, enpresaren kapital sozialean gutxiengoen partaidetzarekin eta, nolanahi ere, haren %30etik beherakoa eta 200.000 euroko gutxieneko ticket batekin.

Honako pertsonak bilatzen ditugu...

BBK-k gizartearentzat balioa sortzen ari diren pertsonen aldeko apustua egiten du eta inbertitzen, finantzatzen eta parte hartzen egiten dugu proiektu horiek errealitate bihurtzeko.

Beren proiektuarekin konprometitutako pertsonak (dedikazio esklusiboa)
Jarduera-sektorean esperientziadunak
Beren proiektuetan akziodun nagusiak izatea

Hazkunde fasean dauden proiektuetan inbertitzen dugu, bazkide estrategiko batekin hedatzeko etapa finantzatzea bilatzen dituztenek.

Hautatutako ekimen bakoitzari laguntza emango zaio proiektu bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko, eta banan-banan jakinaraziko dira.

Hautaketa-prozesua hainbat fasetan banatuta dago: proiektuaren izen emana BBK bizkaia.network plataforman, proiektuen azterketa eta hautaketa indibiduala, eta horien ebazpena.

Honako proiektuak bilatzen ditugu...

Finantzazioa beti izango da "bazkide estrategikoa" bezala parte hartzea, inoiz itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

Berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenak
Egoitza soziala Bizkaian
Errentagarritasun ekonomikoa eta nazioarteko eskalagarritasuna
Gizarte-inpaktua eta enplegu-sorgailuak
Iraunkorrak denboran eta monetarioan
Hileko gutxieneko fakturazioa: 10.000 €
Txanda honen aurreko inbertitzaile batekin

Zer eskaintzen dugun...

Finantziaketa

Kapitaleko inbertsioa
Gutxienezko partaidetzak < %30
Ticket minimoa 200.000 €
Hazkunde-fasean dauden proiektuak

Jardun-eremua: Bizkaia

Hemen helbideratutako enpresak edo etortzeko asmoarekinak.

Epeak

2019ko ekainaren 17tik 2019ko irailaren 30era arte.

Urteroko aurrekontua ezagututa inbertitzen dugu eta gure Gobernu-Organoen data finko batzuetara lotuta gaude, eta beraz data hauetara moldatu behar gara:

Ekaina – Iraila (biak barne)

Deialdia irekitzea, gure plataforma BBK bizkaia.network-en bidez eta elkarrizketa pertsonalean programara hobekien egokitzen diren proiektuekin proposamenak jasotzea.

Iraila – Urria (biak barne)

Proeiktuen balorazio zehatza eta termino eta baldintzen negoziazioa.

Azaroa – Abendua (biak barne)

Inbertsio-Komisioa eta operazioen itxiera.

Proiektuen Izen-Ematea

Gure plataforma BBK bizkaia.network-en bitartez

Zure proiektua inskribatzeko eta beharrezko dokumentazioa ikusteko, hurrengo esteka klikatu:

Inbertsioak

Beste urteetan inbertitutako enpresak

mundualdatu@bbk.eus
Mundualdatu eta BBK bizkaia.network BBK Obra Sozialaren ekimenak dira
Legezko oharra eta pribatutasun-politika | Datu pertsonalen babesa